ESKOLAZ KANPOKO ESKOLA PROGRAMA
• Zuzenduta: aniztasun funtsionala duten pertsonei.
• Adina: 6 eta 30 urte bitartean
• Aldia: urritik ekainera (eskolaz edo lanez kanpoko ordutegian)
• Harremanetarako: Pablo
• Helbide elektronikoa: info@haszten.org
• Telefonoa: 699 60 95 88
Deskargatu Eskolentzako Eskaintza 22/23
Hori da Haszten sortzen lagun zuen gure programa nagusia. 2022an, Bizkaian, aniztasun funtzionala duten 250 pertsona baino gehiagori eman zien arreta.
Aniztasun funtzionala duten pertsonei gorputz eta kirol jarduera egokituak eta inklusiboak egiteko aukerak eskaintzen dizkiegu, eskolaz eta lanaz kanpoko eta ordutegian.
Kirol egokitua eta inklusiboa lantzen dugu hainbat ikuspegi edo helburu abiapuntu hartuta, pertsonen babes eta autonomia beharrei erantzunez. Ikuspegi edo helburu horiek honako hauek dira:
– Terapeutikoa
– Asialdi-kirolekoa
– Teknifikazioa
– Lehiaketa
Programa hori Bizkaiko hogei udalerri baino gehiagotan banatuta dago eta hogei kirol modalitate baino gehiago eskaintzen ditu.
1.- Uretakoa: IGERIKETA, SURFA, UR TERAPIA.
2.- Lurrekoa: ATLETISMOA, SASKIBALOIA, FITNESS, ARETO FUTBOLA, MULTIKIROLA, (…)
3.- Beste batzuk: SKATE, BIZIKLETA, BOCCIA, (…)
Bizkaiko Foru Aldundiko eskola kirolari buruzko programaren esparruan dago, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin lankidetzan.
Ezagutu gehiago gure eskolaz kanpoko eskolen programari buruz bideo honetan.