INKLUSIO ESKOLA PROGRAMA

Zuzenduta: aniztasun funtzionala duten pertsonei eta kirol jarduera zein jarduera fisikoko egitura konbentzionalei.
Adina: 10 urtetik aurrera.
Aldia: Urritik ekainera (eskolaz kanpoko ordutegian)
Harremanetarako: Blanca
Helbide elektronikoa: blanca.haszten@gmail.com
Teléfonoa: 747 45 38 69

Aniztasun funtzionala duten pertsonei laguntza eta banakako inklusio aukerak eskaintzen dizkiegu, baldin eta aisialdiko kirol eta jolas egitura konbentzionaletan jarduera egin nahi badituzte desgaitasunik ez duten beste pertsona batzuekin batera.

Programa horretan sartzeko balorazioa egingo da, eta horretarako, kasu bakoitza banaka aztertuko da, komunitateak eskaintzen dituen aukerak eta egokitasuna ikusteko.

Inklusio esperientziak garatzeko, honako hauek egin ditugu:

– Bizkaiko kirol erakundeen eta kluben eskolaz kanpoko jarduerak (boxeoa, atletismoa, gimnasia erritmikoa, dantza, skate edo areto futbola).
– Udal Kanpusak.