EUSKALIT KUDEAKETA AURRERATUAREN DIPLOMA (2022)

Hiru urtez 3K programan prestatu ondoren, kudeaketa aurreratuaren diploma jaso dugu. Programa hori hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen eta diruz laguntzen dute, Euskalit lankide dutela. Eskuratu ditugun tresnen bidez, erakundea hobeto kudeatu dezakegu eta etengabeko hobekuntza garatu dezakegu Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea eta Berrikuntza arloetan.

ONURA PUBLIKOKO ERAKUNDEA (2022)

Haszten aurrera egiten ari da, ahalik eta eremu gehienetan esku hartzeko. Onura Publikoko Erakundetzat aitortzea lortu dugu. Horretarako beharrezkoa zen baldintza ugari betetzea, hala nola interes orokorra sustatzen duen elkarte bat izatea, gizarte izaerakoa, gizarte laguntza ematea, emakumeak, familiak eta giza eskubideak babestea, etab. Hasieratik oso argi genuen zeren alde borrokatu nahi genuen, hortaz, betebehar horiek betetzeko ez dugu ahalegin handirik egin behar izan, izan ere, hasieratik ari ginen horiek betetzen.

DEIA KIROL SARIAK (2022)

Deia Kirol Sariek kirol jarduerak gizartean duen garrantzia saritzen dute, zehazki, 2022ko nabarmenenak eta Bizkaiko hainbat klub saritzen dituzte beren ibilbideagatik. Oraingo honetan, 2022ko Gizarte Lana saria jaso dugu.

Sari bakoitzak, aintzatespen bakoitzak, programa, ekitaldi, praktika edo lehiaketa bakoitzean % 100ean ahalegintzen jarraitzera animatzen gaitu, desgaitasuna edo aniztasun funtzionala duten pertsonek aukera izan dezaten guztiok ditugun gaitasunak erakusteko.

Hurrengo estekan ikus dezakezue Deia egunkariak Pablo Hernandez gure koordinatzaile nagusiari egindako elkarrizketa.

DEIA ALBISTEA

VI BBK DEIA ELKARTASUN SARIAK (2021)

VI BBK Deia Elkartasun Sariak (2021) galan, sari bat jaso genuen gure eguneroko lanagatik. Horren bidez, familiekin eta kirolariekin jarduera fisikoa guztiontzat ahalik eta eskuragarriena izan dadin egiten ari garen lana saritu zen.

DEIA ARTIKULUA