HEZIKETA FISIKOKO PROGRAMA “IKASZTEN”
• Zuzenduta: aniztasun funtzionala duten pertsonak artatzen dituzten Bizkaiko ikastetxeei.
• Adina: 6 urtetik aurrera.
• Aldia: Urritik ekainera (eskola ordutegian)
• Harremanetarako: Borja
• Helbide elektronikoa: borja.haszten@gmail.com
• Telefonoa: 669 63 65 64
Eskola aldian, aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako heziketa fisikoko saioak egiten eta/edo osatzen ditugu, eta horiek Gela Egonkorretan edo Zereginen Ikaskuntzako Geletan artatzen ditugu.
Saioak egiteko ikasleen ezaugarriak eta premiak hartuko ditugu kontuan, eta uretako zein lehorreko jarduerak egingo ditugu.
Saioak egokitu eta lantzen ditugu, psikomotrizitatetik hasi eta kirol anitzetara arte.
Denboraldi bakoitzean, Bizkaiko hogei ikastetxetan baino gehiagotan aniztasun funtzionala duten 130 ikasle baino gehiagori ematen diegu arreta.
Gaur egun, zentro hauetan ari gara lanean:
AIXERROTA | ALBIZ | ALTZAGA |
---|---|---|
ANDRA MARI | ANGELA FIGUERA | ARTAZA ROMO |
BAGATZA | BARANDIARAN | ELEIZALDE |
ELORRIETA | ERETZA | FADURA |
GURUTZETA | IBARREKOLANDA | SALESIANOS |
SAN INAZIO | SATURNINO | SOPELA |
UNAMUNO |
Ezagutu gehiago gure eskolaz kanpoko eskolen programari buruz bideo honetan: