EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Zure haurrak aniztasun funtzionala badu Haszten elkartearen bazkide izan zaitezke, familia kategorian.

Alta ematen baduzu, onurak eskuratu ahal izango dituzu:

Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako Kirol Eskola programan parte hartu dezakezu (horretarako familia bazkide izan behar zara).

Parte hartu eta onuradun izan zaitezke beste programa batzuetan, hala nola Aisialdi Osasungarriaren campusa, ekitaldiak, Inklusio Plan Indibiduala, Kirol Federatua, etab.

Gainera, eskuragarri izango duzu gure balorazio eta aholkularitza zerbitzua.

Jar zaitez harremanetan gurekin informazio gehiago jasotzeko: info@haszten.org / 699 60 95 88