ZAHARTZE AKTIBOKO PROGRAMA “MUGILAN”

Zuzenduta aniztasun funtzionala edo mugikortasun murriztua duten pertsonei arreta
ematen dieten erakundeei edo zentroei.

Adina: 30 urtetik aurrera.
Aldia: Irailetik uztailera.
Harremanetarako: Aitor
Helbide elektronikoa: aitor.haszten@gmail.com
Telefonoa: 747 40 43 57

Haszten elkarteak entrenamendu funtzionaleko saioak eskaintzen ditu aniztasun funtzionala duten pertsonen zahartze aktiboa laguntzeko, eta Bizkaiko Tailer Okupazionalen bidez ematen zaie arreta.

Urtero, aniztasun funtzionala dute 70 pertsona baino gehiagori ematen diegu arreta, bost tailerren bidez (Lantegi Batuak, Gallarreta, Usoa, Gaude eta Luisa de Marillac).

Ezagutu gehiago gure eskolaz kanpoko eskolen programari buruz bideo honetan: