GU
HASZTEN elkartea 2014ko azaroan sortu zen, Bizkaian aniztasun funtzionala duten haurrak kirolean hastea eta jarduera fisikoa egitea bultzatzeko helburuarekin.
Hasierako ideia sortu zen hainbat familiak beharra zutelako federazioetako eta elkarteetako kirolaren eskaintzan hutsunetzat jotzen zuten zerbait betetzeko. Hori dela eta, lehenengo helburua hainbat kirol modalitate sustatzea izan zen, sinpleenetatik hasi eta konplexuenetara.
Diziplina arteko talde baten bidez egiten dugu lan aniztasun funtzionala duten pertsonen eta haien senideen eta ingurunearen irisgarritasun unibertsalerako eskubidea bermatzeko, bost plano hartzen dituen ekintza plan integral baten bidez: Elkartekoa, federaziokoa, udalekoa, hezkuntza arlokoa eta terapeutikoa.
GURE MISIOA
Aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetu nahi dugu kirol eta jarduera fisiko inklusiboaren eta egokituaren bidez, Bizkaian.
GURE IKUSPEGIA
Gure lan ereduekin Bizkaiko eremu gehienetan ahalik eta pertsona gehienei arreta eman nahi diegu, kirolaren eta jarduera fisikoaren aukerak handitzearen eta hobetzearen bidez, gero eta gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta aniztasun funtzionala errespetatzen duena sortzeko helburuarekin. Gainera, profesionaltasunari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio.
GURE BALIOAK
- Hurbiltasuna
- Profesionaltasuna
- Diziplina arteko lana (sarea)
- Lan pertsonalizatua
- Gardentasuna
2015eko irailaren 25ean, munduko liderrek pobrezia ezabatzeko, planeta babesteko eta guztiontzako oparotasuna bermatzeko helburu global batzuen alde egin zuten, garapen jasangarriko agenda berri baten barruan. Helburu bakoitzak hurrengo hamabost urteetan bete beharko diren helmuga zehatzak barne hartzen ditu.
Horiek betetzeko, nork bere harri koskorra ekarri behar du: gobernuek, sektore probatuak, gizarteak bai eta gu bezalako jendeak ere.
Hazten lanean ari da, helburu horiek bidean galdu ez daitezen. Elkartea sortu zenetik helburu horiek ezartzen ari gara eta egiten ditugun lan eta proiektu guztietan kontuan hartzen ditugu.