Datorren abenduaren 29an, Haszten elkarteak antolatutako ekitaldi inklusiboa izango da Erromoko Gobela Kiroldegian. Bertaratzen direnek sentsibilizazio eta zumba inklusiboko tailerrez gozatzeko aukera izango dute. Gainera, zozketa ezberdinak eta txokolatada bat izango ditugu indarrak berritzeko egun gogor baten ondoren.