Martxoaren 4an, larunbatean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Leioan, askotariko jarduera jardunaldi batez gozatu ahal izan genuen, Leioako Udalarekin lankidetzan aritzeari esker.

Sentsibilizazio jardueretatik Herri Kiroleko ekitaldietara, eta zumba ere egin genuen. Goiz eguzkitsu paregabea izan zen eta Bulebarrera bertaratu ziren pertsona guztiek primeran pasatu zuten. Gainera, Haszten pintxoak eta edariak banatzen aritu zen, hainbeste kirol egin ondoren energia berreskuratzeko.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, Emakumearen Eguna guztiontzako festa bihurtu zenuten eta, salbuespenik gabe.

Hemen dituzue ekitaldiko argazki batzuk.