Pasa den ekainaren 17an, Haszten eguna (gure elkartearen eguna) ospatu genuen Romoko ikastetxeko frontoian.
Begirale, kirolari eta familia guztiak elkartu ginen egun paregabeaz gozatzeko. Giro ona egon zen, onfo pasatu genuen eta denok elkarrekin primeran ibili ginen.
Haszten Eguna, urtero agerian uzten du, zer garen, zer lortu dugun eta norantz goazen. Ibilbide luzea da, batzuetan gogorra, baina kirolarien eta beren senideen aurpegiak ikusteak aurrera egiteko indarra ematen digu, ikasten jarraitzeko eta batez ere eskura
dugun guztia ematen jarraitzeko, are gehiago hazteko, elkarrekin.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, Haszten Eguna guztiontzako festa bihurtu zenuten eta, salbuespenik gabe.
Gutxiago falta da hurrengo Haszten Eguna izateko!!! ;-)
Hemen dituzue ekitaldiko argazki batzuk.