ARTEA eta HASZTEN sustatzaile diren FIFA23 txapelketa inklusiboa

Artea Merkataritza Zentroak eta Haszten kirol egokitu eta inklusiboaren elkarteak FIFA23 lehenengo txapelketa antolatu dute Bizkaian, kirol elektronikoen aniztasuna eta inklusioa sustatzeko (eSports).

Txapelketan 32 parte hartzaile lehiatu ziren eta maiatzaren 18an eta 19an (osteguna eta ostirala, hurrenez hurren) izan zen (16:30 – 20:30), bi set bereizitan. Txapelketan Haszten elkarteko eSports taldeak parte hartu zuen. Taldea honako gamer hauek osatzen
dute: Unai de Miguel, Diego Alfaro, Iker Solaun, Ivan Sandonis eta Ronan Murphy.

Gainera, antolakuntzak hirugarren espazio bat ahalbidetu zuen lau jokalari aldi berean jarduteko. Bertan, merkataritza zentroko erabiltzaileek ere parte har zezaten eta horiek euskal kirolariekin eta bideojokoetan adituak direnekin lehiatu ziren.

Kirolari ezagunek ekimena babestu zuten. Horrela, elkarteko lagun diren Athetic Club futbol taldeko Oscar de Marcos eta Eunate Arraiza jokalariek, ostegunean eta ostiralean lagundu zuten jokoaz modu inklusiboan gozatzeko. Halaber, ostegunean bertan izan
ziren Jon Fernandez “Jonfer” streamer eta boxeolaria, eta Rulas47 gaztea, FIFArako eduki sortzailea eta “Dimariio” youtuber ospetsuaren DUX Gaming teameko kidea.

Ostiralean Bilbao Basket saskibaloi taldeko haonbat ordezkari izan ziren: Agustin Ubal, Tomeu Rigo eta Ignacio Rosa.

Zalantzarik gabe, ekitaldi berezia izan zen, eta hainbat gamer, parte hartzaile, kirolari eta bisitari izan ziren arratsalde politez gozatzen, kirolean desgaitasunari ikusgarritasuna emateko.

Jarraian, artikulu, bideo eta argazkiak dituzue, ekitaldiaren harrera bikaina ikusteko.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik, dena ahal bezain ondo egoten laguntzeagatik.

ARGAZKIAK

KOMUNIKABIDEAK

BIDEOAK