Otsailaren 16an Euskal Kirolaren Deia Sariak 2022 eman ziren Euskalduna Jauregian. Bertan, pasa den urteko kirolari bizkaitarrik onenak saritu ziren. Gainera, gizarte lanari lotutako sari berezi bat eman zen, eta gure elkarteak jaso zuen: Haszten.
Arratsalde ahaztezina izan zen gure kirolarientzat bai eta ekitaldira etorri ziren laguntzaileentzat ere. Ilusioz eta emozioz beteta zeuden, guztiek espero zuten sari hori jasotzeko zain.
Orduan, Yaiza Arrizabalaga eta José Manuel Monje aurkezleek guztiok entzun nahi genituen hitzak esan zituzten: “Kiroleko gizarte lanari lotutako sariaren irabazlea da….HASZTEN!!!” Emozioak gainezka egin zuen eta saria Raquel Villada gure presidentea, Ander Valdecantos eta Ainhoa Meñaka gure kirolariak eta Lander Berganciano gure begiralea jaso zuten arren, beste kirolari guztiak agertokira igo nahi ziren, sariaren parte izateko. Gala amaitzean, agertokira igotzeko aukera izan zuten eta beren idoloen alboan egon ziren bai eta beren autografoak lortu ere.
Haszten elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Deiari sariagatik eta, bereziki, Joanari eta Iboni antolatzeko emandako erraztasun guztiengatik.
Hemen dituzue ekitaldiko argazki batzuk, Deian argitaratutakoak eta Jonatan gure argazkilariarenak.
FOTOS DEL EVENTO
























